Skip to main content Scroll Top

EGITEN DUGU

EGITEN DUGU

ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK OINARRI KULTURALAREKIN

Aholkularitza estrategikoa, kultura-bitartekotza eta -prestakuntza, eta gobernantza berrietan, antolaketa-kulturalean eta aldaketaren kudeaketan laguntzea.

I+G+K
Ikerketa + garapena + kultura = kultiba

Berrikuntza gure DNAren parte da. Horregatik, kulturaz bestelako sektoreetako erakundeei laguntzen diegu, metodologia hibridoen eta sormen-tekniken bidez. 

Aldi berean, I+G+Bko proiektuetan parte hartzen dugu kultura- eta sormen-sektoreak garatzeko balio duten zerbitzu berrien garapenean.

Financiado por Fondos Europeos y Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

I.SURV PROIEKTUAREN AURKEZPENA

ADIMEN INVESTIGACIÓN, ALECOP, FERRUELO & VELASCO eta KULTIBA enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, I.SURV izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat garatzen ari dira, adimen artifizialean oinarritutako elkarrizketa-, dinamika- eta adimen-galdesortak azkar garatu eta hedatzeko plataforma bat ikertu, garatu eta baliozkotzeari buruzkoa. Galdesorta horiek informazioa biltzeko, iritziak kontrastatzeko eta egoerak ebaluatzeko eredu berri bat egituratuko dute, modu erraz, motibagarri eta pertsonalizagarrian.

I.SURV proiektuak plataforma bat garatu nahi du, eta tresna eta soluzio multzo bat integratu, adimen artifizialaren, lengoaia naturalaren prozesamenduaren, chatbot-en, Machine Learning eta sare neuronalen, konputazio afektiboaren, Text Analytics eta abarren azken teknologietan oinarrituta, chatbotetan oinarritutako galdetegi adimendunen belaunaldi berri bat garatzeko. Galdesortetako galderekin interakzioan arituko dira erabiltzaileak hizkuntza naturaleko elkarrizketa ez-linealen bidez.

I.SURV proiektua 2022an hasi zen, eta 2024an amaitzea aurreikusi da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.
HAZITEK – ENPRESEN I+G SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA (espediente-zenbakia: ZL-2022/00231)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK ESKUALDE GARAPENERAKO 2021-2027 EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ KOFINANTZATUTAKO JARDUERA