Skip to main content Scroll Top

Kultiba Espazioak

Kultiba Espazioak

KULTURA ETA GIZARTE ESPAZIOAK

Ekipamendu eta espazio kulturalak eta/edo soziokulturalak eraikitzeko eta berritzeko aholkularitzan espezializatzen gara.

Proiektu kultural bakoitzak ondo funtzionatzeko eta bere helburuak betetzeko lan egiten dugu, behar bezala funtzionatu ahal izateko alderdi guztiak kontuan edukiz.
Proiektu bakoitzari modu integralean heltzen diogu, beharrezkoak diren elementu guztiak gure gain hartuz eta erabilgarriak eta funtzionalak izango direla bermatuz. Kultura-, sormen- eta gizarte-sektorearen konplexutasunak barne hartzen dituen talde gisa, irtenbide pertsonalizatuak eta eraginkorrak eskaintzen dizkizugu, zure espazioaren eta haren funtzioen beharretara egokituak.
ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK
GURE EGITEKO MODUA:
ESKUZ, LURRARI ITSATSITA ETA EMAITZA UKIGARRIEKIN
Kultiban, proiektu bakoitzaren atzean dagoen "zertarako" eta "nola" horiel modu eraginkor eta pertsonalizatuan identifikatzeko dugun trebetasunagatik nabarmentzen gara. Urrats bakoitzean lagunduko dizugu, hasierako diseinutik inauguraziora arte, prozesu osoa zentzua duela eta primeran funtzionatzen duela ziurtatuz.

Kultur kudeaketan 20 urte baino gehiagoko esperientzia dugunez, ezagutza sakon eta praktikoa eskaintzen dugu, proiektu bakoitzak baldintza aproposak bete ditzan. Gure eskarmentuak arrakasta eta iraunkortasuna bermatzen duten konponbideak eskaintzeko aukera ematen digu, proiektu bakoitzaren behar berezietara egokituz.
ESPERIENTZIA