Skip to main content Scroll Top

Kultiba Erakunde-Kultura

Kultiba Erakunde-Kultura

LIDERGO-KULTURA ETA ERAKUNDEEN ERALDAKETA

Neurrira egindako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditugu, erakunde-kultura sakonki eraldatzeko eta zure lana leku hobea bihurtzeko diseinatuak.

Zure erakundea, taldea edo lana bera benetan hobetzeko, kanpora begiratzearekin ez da nahikoa. Barrura begiratzea funtsezkoa da. Kultiban, urteak daramatzagu "kultura erdigunean jartzen", hori dela eta, badakigu edozein erakunde edo taldearen errotik lan egiten, lan-ingurune osasungarriagoa eta emankorragoa eraikitzen laguntzen, denboran aldaketa esanguratsuak eta iraunkorrak sortu ahal izateko.
Santiago Berueteren Jardinosofía liburuaren planteamendu honek gure lanerako oinarri gisa balio digu: “Lurra lantzeko ingurune fisikoari fruitu batzuk lortzeko forma eman behar zaion bezala, kulturak errealitatea eraldatzen du zentzua emateko”.
ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK
GURE EGITEKO MODUA:
ESKUZ, LURRARI ITSATSITA ETA EMAITZA UKIGARRIEKIN
Lan egiten dugun erakundeek beren barne-potentzial guztia gara dezaten laguntzea da gure nahia. Gainera, izugarri gozatzen dugu hori egiten eta gure bezeroei laguntzeko eta erabilgarriak izateko modu berriak ikasten.

Kultiban ez dugu formula magikorik, ezta mundu guztiarentzat baliagarriak diren metodologia hutsezinik ere: prozesu bakoitza, bezero bakoitza, testuinguru bakoitza bakarra da. Gure lan egiteko modua pertsona, talde edo erakunde bakoitzaren beharrak eta helburuak sakon entzutea, hitz egitea eta ulertzea da. Hortik abiatuta, ibilbide bat diseinatzen dugu, gure bezeroekin batera definitu eta garatu ahala.

Tresna ugari eta aplikazioan esperientzia zabala izanik, prest gaude antolaketa-aldaketa sakon eta iraunkorrak eragin nahi dituen edozein prozesuari ekiteko. Benetako eraldaketa iraunkor baten bila bazabiltza, Kultiba zure lagun ideala da.
ESPERIENTZIA