Skip to main content Scroll Top
LAN EGITEN DUGU

I.SURV PROIEKTUAREN AMAIERA

ADIMEN IKERKETA, MONDRAGON LINGUA-ALECOP, FERRUELO Y VELASCO eta KULTIBA enpresek, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, I.SURV izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat amaitu berri dute. Proiektu honek adimen artifizialean oinarritutako galdetegi konbertsazional, dinamiko eta adimendunen garapen eta hedapen azkarreko plataforma bat ikertzean, garatzean eta baliozkotzean datza. Plataforma honek informazioa biltzeko, iritziak alderatzeko eta egoerak ebaluatzeko modu erraz, motibagarri eta pertsonalizagarri bat eskaintzen du.

I.SURV proiektua 2022 eta 2024 urteen artean garatu da.
Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

PROIEKTUA ENPRESA I+G LAGUNTZEKO PROGRAMAK FINANTZIATU DU – HAZITEK (Espediente zenbakia ZL-2024/00045)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAKO BATASUNAK 2021-2027 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSAREN BIDEZ KOFINANTZIATUTAKO EKINTZA (FEDER)